KONPAINIAK

Cárnicas IRUÑA, S.A. Orkoienen (Nafarroa), Iruñea inguruan, dagoen haragi enpresa da.

Bere jardueraren barruan txerriak sakrifikatzea, piezakatzea eta haragia merkaturatzea sartzen da, eta horretarako, merkatuaren egungo eskakizunetara egokitutako piezakatze gela daukate. Nafarroan eta ondoko probintzietan jaiotako eta hazitako txerriak dituenez, kalitate maila gorenena bermatzen da abeltegitik platereraino, eta hori guztia indartzeko, azken kontsumitzailearenganaino heltzen den informazio katea bermatzen duen trazagarritasuna.

FILOSOFIA

Maila goreneko kalitateari eta zerbitzurik hoberenari esker Cárnicas Iruña enpresa lider bilakatu da Espainia iparraldeko txerri haragiaren
banaketan.

Cárnicas Iruñaren filosofia ez da aldatu, jatorriari leial jarraitzen du. Bere bezeroen, txikizkarien, handizkarien eta fabrikatzaileen artean, Nafarroako harategi garrantzitsuenak daude. Eta horretarako eskaintzen da CERCANA, soilik Nafarroan hazitako animaliekin ekoiztutako goi mailako haragia.

TALDEA

Cárnicas Iruña S.A.-ren jabeak, parte berdinetan, hiltegia, Agropecuaria Obanos eta Agropec Pirineos dira, azken biak Espainian txerriak ekoizten dituzten enpresak.

Batasun horren ondoriozko sinergiaren barruan, goi mailako txerrien hornidura eta berme osoz egindako sakrifizioa eta piezakatzea sartzen dira.

CERCANA, FENAPOR (FEDERACIÓN NAVARRA DE
PORCINO) jabe den txerriki marka da

FENAPOR, 2001ean Iruñean eratutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, hauek
elkartzetik sortutakoa:

  • ANPROGAPOR Asociación de Productores de Ganado Porcino de Navarra.
  • ANAMASAD Asociación Navarra de Mataderos y Salas de Despiece.

Cercana, Cerdo de Calidad de Navarra (Nafarroako Kalitatezko Txerria), kontsumitzaileari goi mailako kalitateko txerri haragia bermatzeko xedez sortu da, soilik Nafarroako ustiapenetan hazitako animaliak erabiliz. Animalien jarraipena eta kontrola jasotzen du, ustiapenetatik piezakatzeraino, eta pleguan, legeak markaturikoak baino hazkuntza eta erabilera baldintza zorrotzagoak jasotzen ditu.

 

EZAUGARRIAK

  • Jaiotza, gizentzea eta piezakatzea Nafarroan egiten da oso-osorik.
  • Inskribaturiko abeltzaintza ustiapenek erabilera jardunbide eta elikadura egokiak dituzte, ingurumen alorreko baldintzak une oro errespetatuz.
  • Elikaduraren %60, gutxienez, zerealak dira, eta ez da erabiltzen haragiaren kalitatean eta zaporean eraginik izan dezakeen haragi-irinik, gazurik edo bestelako gairik.
  • Arautegiak animalien estresa saihesten du, sakrifizio aurretik beharrezkoak diren itxaron denborak ezarriz.
  • Trazagarritasun sistemari esker, une oro identifikatzen dira piezak, jatorriari eta egindako lanaren datei buruzko informazio guztia jasotzen duen eta ongi ikusten den etiketatze sistemari esker.
  • Parte hartzen duten enpresa guztiek FENAPORreko bulego teknikoko arduradunen eta
    enpresa ziurtatzailearen ikuskapenak eta kontrolak jasotzen dituzte.

HARREMANETARAKO

Venta de Judas Industrialdea, 6
31440 IRUNBERRI – Nafarroa

T. +34 948 32 51 33
F. +34 948 32 53 09